Izenburua: Zibilizazio handiak
Idazlea: Mary Auld
Ilustratzailea: Giulia Lombardo
Itzultzailea: Unai Brea
Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2024
Orri kopurua: 64
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Ezagutza-liburu honek Antzinako zibilizazioen inguruko informazioa eskaintzen du, kontinenteen arabera sailkatuta: historiaurrea, Europa, Afrika, Amerika, Asia eta Ozeania. Atal bakoitzean hainbat zibilizazio aurkezten dira, guztira 22, eta bakoitzari orri bikoitza eskaintzen zaio. Bertan, testu-kutxetan banatutako informazio labur eta ulerterraza aurkezten da, geografia, ekonomia, politika, kultura eta hizkuntzari buruzko zertzeladekin. Hasierako orrietan sarrera moduko bat dago, helburu orokorra eta erabilitako irizpideak azaltzen dituena; horrez gain, datatzeko ereduari eta edukiaren egiturari buruzko azalpenak ere ematen dira, baita aurkibidea ere.
Ilustrazio digitalek eta kolore biziek —batez ere naturatik hurbil dauden paletak erabilita— informazioa antolatzen eta bistaratzen laguntzen dute. Marrazkiek marrazkilariaren estilo pertsonala islatzen dute eta edukiaren osagarri bisual gisa funtzionatzen dute. Edizio zaindu eta erakargarria da, formatu handikoa eta azal koloretsuarekin.