Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zarpiel

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2025

Bilduma: Taupadak

Orri kopurua: 66

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Eleberri sozial honek 66 orrialde ditu eta 13 kapituluz osatua dago. Irakaspenezko kutsua du, fikziozko biografia baten parte delako ere. Ez du ilustraziorik, azalean izan ezik. Bertan ikus dezakegu liburuaren izenburuari erreferentzia egiten diona, Zarpiel, eta istorioaren narratzailea dena, Mari, bizkarrez.

Istorioaren narrazioa Zarpielen ikasle ohi batek, Marik, egiten du, lehenengo pertsonan eta orainaldian. Hasieran, iraganeko pasadizoak kontatzen ditu baina laugarren kapitulutik aurrera orainean kokatzen da istorioa, tarteka aspaldiko gertaerak kontatzen dituelarik. Beraz, oraina eta lehenaldia txandakatuz doaz, narrazioa eta elkarrizketa txandakatzen diren bezala. Liburu arina da, kapitulu motz eta elkarrizketa dinamikoz idatzia. Kapitulu ezberdinetan zehar Mariren lagun taldea deskubritzen goaz. Elkarrizketetan haien interesak, izaeren parte batzuk… ezagutzen ditugu.

Zarpielek ikasleei maiz esandako esaldi esanguratsuak oso presente daude istorioaren harian zehar. Ohar moduan azaltzen zaizkigu liburuan sakabanatuta, tipografia ezberdin batean nabarmenduta.

Oro har liburuan jorratzen den gaia osasun mentalarena da. Zarpiel depresio sakonean sartzen da harreman baten hausturak eraginda. Kapituluz kapitulu, Zarpiel depresio egoeratik ateratzeko ikasle ohi den lagun talde baten saiakera azaltzen zaigu. Zeharka bikote harremanak ere ageri dira.

Mari narraitzaile denean, Zarpieli zuzentzen zaio eta askotan galdera erretorikoak egiten ditu (“Badakit seniderik ez duzula, baina non daude zure lagunak”?), horien bitartez hausnarketa bultzatuz. Aldiz, lagunartean elkarrizketa sinpleak eta arinak ematen dira.


Zarpiel