Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zakila du izena!

Idazlea: Anna Salvia

Ilustratzailea: Cristina Torrón

Itzultzailea: Aiora Jaka Irizar

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2024

Orri kopurua: 48

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Lehen adin tarteko haurrei zuzendutako ezagutza-liburua da, zakila zer den eta zertarako balio duen azaltzen duena. Liburua ataletan antolatuta dago: sarreran zakilaren izendapen desberdinak aurkezten dira; ondoren, egitura eta funtzioei buruzko azalpenak ematen dira, beste ugaztunekin alderatuta eta eguneroko bizipenekin lotuta; zainketarako jarraibideak jasotzen dira, eta bukaeran, familia eta hezitzaileentzako gida labur bat dago haur txikiekin sexualitateari buruz hitz egiteko aholkuak jasotzen dituena.

Testua hizkuntza sinple eta zuzenean idatzita dago, eta ilustrazioek kolore biziak eta forma borobilduak dituzte, testuarekin batera gorputzaren eta aniztasunaren ikuspegi zabala emanez. Informazio argia eta egituratua eskaintzen du, sexualitatearen inguruko lehen hizketaldiak tabuak saihestuz eta lasaitasunez egiteko.


Prentsako aipamenak:

 


Zakila du izena!