Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zaindu dezagun gure planeta

Idazlea: Katie Daynes

Ilustratzailea: Ilaria Faccioli

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2022

Orri kopurua: 16

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Dibulgazio-liburu trokelatu honek krisi ekologikoa du gai nagusia.

Zortzi ataletan banatuta daude azalpenak, orri-biko bakoitzean bat. Lehen atalean gure planetaren ezaugarri behinenak erakusten dira, unibertsoan bizitza duen ezohiko planeta dela azpimarratzen da eta bizitzarako baldintzak zeintzuk diren adierazten da.

Bigarren atalean krisi ekologikoa zertan den azaltzen da.

Hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren ataletan eremu desberdinetan dauden arazoak erakusten dira; hurrenez hurren: flora eta fauna, ura, lehen sektorea, industria eta kontsumoa.

Zazpigarren eta zortzigarrengoan konponbideak non aurkituko ditugun erakusten da, bai ikuspegi orokor batetik, bai norbanakoari dagokionetik.

Ilustrazioak sinpleak dira, egiantzeko izateko asmoarekin. Kolore naturalak erabili dira. Pertsonaiek jarrera aktiboa erakusten dute, irribarrearekin gehienetan.

Informazioa orri-bikoan zehar eskaintzen da, kolorez bereizten diren blokeetan. Guztietan daude hegal tolestuak galde-erantzunekin. Tipografia asko erabiltzen dira.


Zaindu dezagun gure planeta