Izenburua: Yucataneko egunak
Idazlea: Sagrario Pinto
Ilustratzailea: Luis Doyague
Itzultzailea: Amets Santxez Munain
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2022
Bilduma: Paper txoriak. Sail berdea. 28
Orri kopurua: 184
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Abentura eta misterio ukituak dituen nobela da. Agertzen diren gai nagusiak historia eta Mexikoko kultura direlarik ere, zeharka genero berdintasunak ere garrantzia hartuko du narrazioak aurrera egiten duen heinean.
Martinek eta haren gurasoek bidaia egingo dute Cancunera, misterio bat argitzeko; euren Mexikoko lagun baten bitartez jaso baitute maien kulturako irudi-orri baten erreprodukzioa, zeinak osatu egingo lukeen Madrilgo museo batean gorderiko kodex edo irudi-orri historikoa. Han daudela, pistaz pista egiara gerturatzen joango dira eta konturatuko dira kodex originala sekretupean eraldatu zela maien kulturako genero berdintasuna ikusarazten zuten zantzuak ezkutatzeko.
Narrazioan zehar, zuri-beltzeko ilustrazio batzuk tartekatzen dira, gehienetan orri osokoak. Dekorazio lana egiten dute hauek eta digitalki eginak dirudite, trazo sinpleekin.