Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Xomorro lapurra

Idazlea: Irati Garmendia

Ilustratzailea: Ane Arzelus

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2021

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek bularreko minbizia du gaia. Tonua infantila da, inozentea, haur ttiki baten gogoetetatik abiatua.

Kontatzen zaigunez, Kattarekin ez da inor haserretzen azkenaldian. Eguneroko ohiturak aldatu dira, orain amonarekin joaten dira eskolara, eta harekin bazkaltzen dute. Amonak kontatzen die amak xomorro bat duela titian bizitzen, xomorro lapur bat. Kattak hainbeste galdera dauzka, batzuk amonak erantzuten ditu, eta besteak bere buruari erantzuten dizkio pentsamendu edo kanta moduan. Ama berriz joan da ospitalera eta xomorro gabe eta titi gabe itzuli da. Kattak kantu bat kantatzen du.

Ilustrazioak ordenagailuz landutakoak dira, arrosa da nagusi, eta honekin kontraste egiten duen berde-turkesa bat. Badira elementu punta zorrotzak baina orokorrean borobildu xamarrak dira gehienak.


Xomorro lapurra