Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Xaxi eta katakume nimiņoak

Idazlea: David Melling

Ilustratzailea: David Melling

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2022

Orri kopurua: 28

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album honetan, tonu hezitzailean, lagunekin partekatzea zer pozgarria den azaltzen die autoreak irakurle txikiei.

Xaxik gauza asko egitea gustuko du: uluka, hazka, hurrupaka… aritzea; baina katakume nimiñoak ez ditu gustuko, bere atzetik leku guztietara joanez eta berak egiten duen guztia eginez, ez baitu haiekin ezer partekatu nahi… eta gauza guztien gainetik ez du bere manta urdin handia partekatu nahi. Xaxiren eta katakumeen artean manta urdina bitan puskatzen dutenean katakume nimiñoek Xaxiri erakutsiko diote zeinen dibertigarria den elkarrekin jolastu eta gauzak partekatzea.

Espresio handiko ilustrazioak bi orrietan banatzen dira. Gehienetan orrialde batean kolore bakarreko fondo bizian Xaxi azaltzen da, bakarrik ala katakumeekin, eta beste orrialdean fondo txurian ekintzak adierazten dituzten biñetak. Istoriako ekintza mugarria narratzeko autoreak orrialde bikoitzeko hiru ilustrazio erabili ditu fondo urdina, txuria eta horian.


Xaxi eta katakume nimiņoak