Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Xaxi eta jaka gorri-gorria

Idazlea: David Melling

Ilustratzailea: David Melling

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2021

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honek, egun hotz eta euritsuetan, babes-arropa egokiak janztearen beharra azpimarratzen du, tonu hezitzaile eta positiboa erabiliz.

Kontakizuneko protagonista Xaxi txakurra da, gustuko duena txakur bizitza, baina ez duena gustuko jaka berria. Putzuak ere gustukoak dituenez, badoa kalera jaka berria jantzi gabe. Jaka jantzita duen beste txakur batekin egin du topo eta putzuetan jolasean ari direla inguratu zaizkien txakur handiek mela-mela eginda utzi dituzte. Bere jolas lagun jakaduna ikusita, jaka eramatearen abantailak deskubritzen ditu. Aurrerantzean jaka jantziko du, eta lagunarekin jolasten jarraituko du, gustukoa du-eta jolas laguna.

Oihalezko bizkarra duen liburuak orrialde bikoitzeko hiru ilustrazio, orrialde bateko hamaika ilustrazio eta orrialdea bederatzi ilustraziotan banatzen duten zazpi orrialde ditu. Marrazkiak testua dioena adieraztea mugatzen dira. Irudi xume eta gozoak irudikatzeko kolore lehenak erabili ditu ilustratzaileak. Txakurrak ikuspuntu eta egoera anitzetan irudikatu ditu, detaile handiz eta mugimenduak nabarmentzen.


Xaxi eta jaka gorri-gorria