Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Xabiertxo

Ilustratzailea: Txiki

Argitaletxea: 1545

Urtea: 2025

Orri kopurua: 196

Adina: 12tik gora


Laburpena:

100 urte bete zituen Xabiertxo liburuak 2025ean, eta, urteurren biribilaren harira, liburua berriro editatu da. Edizio berri honetan, lehenengo argitalpenaren erreplikaz gain, Iratxe Retolazaren hitzostea ere erantsi dute, hainbat ertz jorratzen dituena, iragana eta oraina elkarrizketan jarriz. Euskararen historia sozialaren parte batez jabetzeko oso interesgarria, batik bat irakasleontzat.

Urte askotan zehar, euskarazko eskoletan haurrei irakurtzen irakasteko metodo nagusia izan da Xabiertxo. Mugimendu eta proiektu kultural integral baten emaitza izan zen Xabiertxo, mundua euskaratik eta euskal kulturatik eraikitzeko norabide partekatu bat zuena eta identitate kulturala elikatzeko askotariko geruzak zituena.

Liburua belaunaldi berriei hezkuntza euskaraz ahalbideratzeko tresna zen. XX. mende hasierako Europako pedagogia abangoardistaren ildotik, liburuak eduki didaktikoa zuen, testu laburrez eta istorio txikiz osatua. Euskaraz ikasteko, euskara irakasteko eta euskarazko hezkuntzarako materialen beharrizanei erantzuteko sortu zen liburuak izugarrizko zabalpena izan zuen.  

Ikasleekin lantzeko, egokia izan liteke, esate baterako, zati batzuk ikasgelan lantzeko, irakaslearen gidaritzapean; ez, ordea, ikasleek etxean irakurtzeko literatur lan moduan: duela 100 urte sortutako liburua izanik, garai hartako emaitza da eta gaztetxo askorentzat urruna seguruenik; ortografia eta hizkera ez dira euskara estandarrekoak eta hori ere traba litzateke hainbat ikaslerentzat.


Xabiertxo