Izenburua: Xabiertxo
Idazlea: Ixaka Lopez MendizabalIlustratzailea: Txiki
Argitaletxea: 1545
Urtea: 2025
Orri kopurua: 146
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Eskola liburua da, testu bilduma eran egituratua. Entziklopedia baten antzera, jakintza gai askori buruzko azalpenak ematen dira eta, hauekin batera, moral kristauaren araberako pieza asko, bai eta euskaltasuna eta abertzaletasuna hauspotzea helburu dutenak ere.
Gipuzkerazko eta bizkaierazko edizioak argitaratu dira historian zehar, lehen edizioko (1925) grafismoa eta ortografia mantenduz ia osoki.
Testu laburrak eskaintzen dira, orrialde bat-bikoak. Sintaxi oso sinplea dute, lokailurik ez da apenas ageri.
Liburuak Xabiertxo izeneneko haur bat du protagonista. Bere inguruan beste hainbat haur agertzen dira azalpenak osatzeko; garrantzitsuenak bi: Itziartxo arreba eta Martin. Gurasoak ere maiz aipatzen dira. Xabiertxo eredua da, abertzalea eta fededuna; Itziartxo alter ego femeninoa; Martin Xabiertxoren antagonista da, portaera gaitzesgarrien eredua. Azkenik, gurasoak Xabiertxoren gidari gisa agertzen dira, bigarren mailako papera jokatzen.
Testu mota desberdinak daude: Xabiertxo eta enparauekin osatutako pasarteak, bertsoak eta olerkiak, ipuinak eta fabulak, azalpen testu zientifikoak, eta besteren bat. Asmo entziklopedikoa erakusten du gaitegi zabalarekin: Botanika, zoologia, anatomia, geografia, geologia, matematika, fisika, artea, historia,...
Ilustrazioek edergarri funtzioa dute batik bat. Sinplifikaziora jotzen dute, ikonoetara, baina badaude zehaztasunetara jotzen dutenak, Donostiako hondartzarena (95 orr.) esaterako.