Izenburua: Warren XVIII.a eta begi oroikuslea
Idazlea: Tania del RioIlustratzailea: Will Staehle
Itzultzailea: Aitor Arana Luzuriaga
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2025
Bilduma: Warren XIII.a; 1
Orri kopurua: 224
Adina: 12tik gora
Laburpena:
“Warren XIII.a eta Begi Oroikuslea” nobela fantastikoa eta misteriozkoa da. Estetika gotiko nabarmenarekin, narrazioa fantasiazko mundu eta elementuetan oinarritzen da, gertaera ezinezkoak eta sekretu misteriotsuak tartekatuz. Gidoiak enigmak eta asmakizunak ditu ardatz.
Warren XIII.ak itxura arraroa du (zapo itxurako burua…), eta familiako hotel baten oinordekoa da. Iraganean hotela oso entzutetsua izan zen, baina gainbeheran dago. Izan ere, hotelak sekretu bat ezkutatzen du: Begi Oroikuslearen kondaira. Hotelera izeba Anakonda iristen denean gauzak korapilatzen eta okertzen hasten dira.
Liburuaren tonua suspense girokoa da, intriga eta tentsioa etengabe mantenduz, irakurlea sekretu eta enigmen atzetik gidatzen du. Tonuak misterioaren intentsitatea eta abenturaren dinamismoa uztartzen ditu, irakurketari erritmo bizi jarriz.
Liburua kolore gorriak ezaugarritzen badu ere, hiru kolore ageri dira: gorria, zuria eta beltza.
Irudiak ezinbestekoak dira istorioaren kontaketarentzat. Era berean, testuari arnasa ematen diote.