Izenburua: Warren XIII.a eta baso marmartiak
Ilustratzailea: Will Staehle
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2025
Bilduma: Warren XIII.a, 2
Orri kopurua: 240
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Bigarren zenbaki honetan Warren XIII eta bere bidaideei sorginen menpe dagoen baso batean katramilatuko zai hotel ibiltari hankaduna.
Warren XIII. gaztea hotel ibiltariaren jabea da. Hotelak bere martxa jarraitzen du bat batean matxuratu egiten den arte. Inguruko sorgin herri bateko Calvina erreginak hotel honen kontrola bereganatu nahi duenez, ordainsaria eskaintzen du hotela eta Beatrice sorgin ehiztaria entregatzen dion pertsonari. Imitatzaile batek hori jakitean, Warrenen identitatea hartu eta hotela sorginen herrira bidean jarriko du, beste pertsonaiak iruzurraz konturatu gabe. Warrenek bere kabuz hotela jarraitu beharko du plan maltzur honekin bukatzeko. Bidean izaki magiko desberdinekin egiten du topo, etsai berdina partekatzen dutenez, elkar lagunduko dutenak. Azkenean Calvina erregina harrapatzea lortzen dute, eta borrokan defentsa mekanismo gisa hotela itsasontzi bihurtzen da, abentura berrien seinale.