Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Vera astronauta

Ilustratzailea: Marta Moreno

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2025

Bilduma: Ęgalitč

Orri kopurua: 44

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Akademia Espazial Handian sartzeko probei aurre egiteko eguna iritsi zen eta lehiakideen artean bi neska bakarrik zeuden. Vera, protagonista, neska ausarta eta kementsua zen eta taldeko onenen artean zegoen. Leo izeneko mutiko batek bekaizti begiratzen zion. Marterako espedizioan parte hartu behar zuten hiru ikasleak hautatzeko probetan, Vera emaitza onenak lortzen ari zela ikustean, zentrifugagailuaren abiadura manipulatu zuen eta Verak konortea galdu zuen. Beraz, Leo eta beste bi ikasle abiatu ziren Martera, baina, bidean oxigenoa galtzen hasi ziren. Vera ospitaletik atera eta Anarekin batera beste espazio-ontzi batean aireratu ziren. Lagunak salbatu zituzten eta hauen barkamena jaso ostean, Lurrera itzuli ziren. Argi geratu zen Vera eta Ana astronautak izateko prest zeudela. Handik aurrera, geroz eta  neska gehiago sartu ziren akademian.

Ilustrazioek dekorazioa dute zeregin nagusia; irudiak esandakoa errepikatzera mugatzen dira. Orrialde bakar eta bikoitzeko ilustrazioak tartekatzen dira. Errotuladorez marrazturiko irudi ikonikoak, forma biribildukoak eta kolore bizikoak dira. Lehen planoak zein testuingurua deskribatzen duten irudiak dira.


Vera astronauta