Izenburua: Ur gezako marinelak
Idazlea: Aurélie Valognes
Ilustratzailea: Francois Ravard
Itzultzailea: Imanol Salegi Urbieta
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2024
Orri kopurua: 48
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Abenturaz beteriko eta tonu alaia duen narrazioa da.
Istorioak Lukak bere aitona, amona eta hauen txakur Utx-ekin igarotzen duen udako eguna kontatzen digu umore eta abentura ukituarekin. Lukaren gurasoek aitona-amonekin uzten dutenean itsasertzeko beraien etxean, aukera du etxean egin ezin ditzakeen mozolokeria guztiak egiteko. Kasu honetan hondartzako egunean Lukak bizi dituen abentura guztiak kontatzen dizkigu liburuak.
Ilustrazioen funtzioa liburuan testuari laguntzea da. Irudirik gabe irakurri daiteke liburua baina, irudiekin informazio gehigarria jasotzen da. Pertsonaien emozioak, hondartzako paisaia, abenturen intentsitatea eta abar. Bertan azaltzen diren irudiak testuarekin bat datoz eta irakurraldiari arnasa eskaintzen diote.
Irudien estiloari dagokionez berriz, esan genezake irudiak kolore bizikoak direla eta egiantzekoak. Ur margoz egindako irudiak dirudite eta marrazki guztiek ertz fin beltza dute irudia batu asmoz. Marrazki batzuk orri osoa hartzen dute, beste batzuk orri bateko tarte bat edo orri bakarrean, bi irudiren forma hartzen dute. Irudiak ez daude nolabaiteko itxiturarik eta testua bertan argiki irakurtzeko moduan kokatuta dago.
Ilustrazioekin amaitzeko aipatzekoak dira liburuaren babes orrietan dauden ilustrazioak; eta baita, liburua hasi baino lehen liburuko pertsonaia guztiak aurkezteko ilustrazioak. Lehenengoak, liburuaren istorioan murgiltzeko gakoa dira eta gaiarekiko pista izan daitezke. Eta bigarrenak berriz, pertsonaiak aurkeztea dute helburu irakurlea istorioan kokatu asmoz.