Izenburua: Umea hemen, umea han. Historiaurreko istant bat
Idazlea: Chuck Groenink
Ilustratzailea: Chuck Groenink
Itzultzailea: Nagore Pérez Fernández
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2024
Orri kopurua: 54
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Historiaurreko familia-tribu baten bizimodua kontatzen duen fikziozko istorioa da, aurkikuntza arkeologikoek emandako informazioa oinarri hartuz idatzia. Neandertal familia baten egunerokoa kontatzen du. Bizi den kobazuloaren ingurua esploratzera irten eta haur ezezagun batekin topo egiten duen haurra da protagonista. Horrek sortu dion zirrara, kobazuloko paretan uzten du marraztuta.
Albumak gure zirrarak eta emozioak sorkuntzara bideratzeko gonbita egiten du.
Testua oso berezia da, hitz eta aditz oso gutxirekin, erakusleak erabiliz konparaketak eta alderaketak egiten ditu. Testuaren kokapenak ere, irudiei eta istorioari indar berezia ematen die.
Ilustrazioak xehetasun handiko eta espresio biziko irudi organikoak dira. Arkatzez eginiko irudien tonu epelek giro goxoa sortzen dute. Perspektiba desberdinak tartekatzen dira, pikatuak zein narrastuak, istorioari mugimendua eta dinamismoa gehituz. Halaber, argi-itzalekin jolastuz, irudiek sakontasuna eta aberastasuna lortzen dute. Aurreko eta atzeko babesorrietan, historiaurrean zizelkatutako harri eta tresnak ageri dira.
Albumaren amaieran, autoreak neanderthalei buruzko oharra erantsi du eta bibliografia zehatza ere eskaintzen da.