Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Txomin Txapel

Idazlea: Pello Aņorga Lopez

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2021

Bilduma: Batela

Orri kopurua: 32

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratua da, norberaren identitatea eta berau galtzeko beldurra oinarrian dituena. Tonu umoretsuan garatzen da kotakizuna.

Txomin Txapel buruan txapela jantzita daraman pailazo maitatua da, jendea agurtzen duena eta bihotzeko bozina jotzen duena. Halako batean ordea kezka sortuko zaio, zergatik ote da hain ospetsua? Txapelarengatik ote? Txapelik gabe ez dela inor barrundatu du, eta ondorioz txapela gogor lotuta ibiltzen hasiko da, eskuak poltsikoetan, inoiz baino tenteago, apainago, dotoreago, atseginago, txapeldunago. Eta ez du lortuko berriz ere bihotzeko bozina piztea txapela askatu arte.

Ilustrazioek testuaren tonu umoretsua laguntzen dute, eta dinamismoa areagotzen. Ilustrazioak atzealde hori-marroien gainean eginda daude, Txomin Txapel koloretsuak protagonismo berezia hartzen duelarik.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Txomin Txapel