Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Txokolat

Idazlea: Gaizka Arostegi

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2024

Bilduma: Taupadak

Orri kopurua: 179

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Eleberri historiko baten aurrean gaude, istorioa Bigarren Mundu Gerraren amaieran kokatzen duen eleberria da. Honekin batera suspentsea, misterioa eta errealismoa nagusi dira liburuan. Azken finean, horiek dira bizitzaren muturreko egoeretan ager daitezkeen osagaiak.

54 kapituluz osatzen da liburua eta istorioa kronologikoki kontatua dago. Neska gazte baten ihesaldia kontatzen da, naziengandik ihes egiten du, eta bidean adiskidetasuna eta laguntasuna aurkitzen ditu bere adin inguruko beste gazte batzuen eskutik. Aldez auretik, bere gurasoak atxilotzen dituzte naziek eta berak ihesaldiari ekiten dio, esan bezala, gizakiak eskain dezakeen altxor handienaren laguntzaz: errukia, adiskidetasuna eta laguntasuna.

Gerraren gordintasunaren erdian bestelako gaiak ere azaleratzen dira: maitasuna, biziraupen-espiritua, adorea, elkarren arteko harremanak…

Aipatu eleberriak ez du ilustraziorik irakurketan zehar baina bai azalean eta baita kontrako azalean ere, eta hauetan nola ez, istorioan azaltzen diren hainbat elementu edo osagai irudikatzen dira: neska bat ihesi, mendi ingurua (borda bat, basoko zuhaitzak…), iluntasuna argitasuna baino gertuago, gizonezko armatuak…

Narratzailearen presentzia ez da erabateko nabarmena istorioan zehar; narratzaileak pertsonaiak era objektiboan erakusten dizkigu eta haria eramateko ardura modu orekatuan egiten da, pertsonaiek elkarren artean duten elkarrizketen bitartez zein narratzailearen  agerraldiaren bidez.


Prentsako aipamenak:

 


Txokolat