Izenburua: Txiste onak, barre hobeak. Barrez lehertzeko liburu dibertigarria.
Ilustratzailea: Jim Field
Itzultzailea: Edu Zelaieta Anta
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2025
Orri kopurua: 40
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Txiste bakoitza autonomoa da. Horregatik, helburu orokor nagusia barrea eragitea bada ere, txiste bakoitzak bere gaia du. Familia, eskola, lanbideak, lagunak… haurrengandik gertuko gaiak hain zuzen ere. Protagonista gehienak animalia giza-itxuratuak dira eguneroko egoera bitxi eta barregarrietan murgilduta.
Bilduma honetako txisteak edozein ordenetan irakurri badaitezke ere, zenbait txistek badute lotura zertzeladaren bat. Esate baterako, errepikatzen diren formulak, hitz jokoak eta antzeko egoerak. Hauek guztiak ironiak eta umore xumeak kutsatuta.
Testu laburrak eta irakurgarriak ditu nagusiki. Itzulpen zaindua. Hizkera sinplea eta ulerterraza, adin tarte handiko irakurleentzat egokia. Tipografia ere argia eta zenbait hitz klabe nabarmenduta ikus daiteke. Honek irakurle aniztasunari ere laguntzen dio. Onomatopeiak, oihuak eta zenbait hitz irudien diseinuan nabarmentzen dira, testuaren irakurketari bizitasuna emanez.
Irudiak, testuekin tartekatuta agertzen dira, ondo bereizita. Adierazgarriak dira oso, umoretsuak eta esanahi handia dutenak. Txisteak borobiltzen laguntzen dute eta askotan grazia eramaten dute. Zenbaitetan mezuak ulertzeko ere ezinbestekoak dira. Marrazkiek xumeak badirudite ere, eraginkorrak dira. Izan ere, tonu umoretsua indartzen dute. Pertsonaiak koloretsuak, alaiak eta dinamikoak dira, figurak ondo definituta eta jarrerek eta aurpegiek ondo islatzen dute umorea.