Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Txerri-taldea

Ilustratzailea: Guridi

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2025

Bilduma: Somos8

Orri kopurua: 44

Adina: 4tik gora


Laburpena:

“Artaldea” liburuaren ostekoa da “Txerri-Taldea”, autore eta ilustratzaile berak egina.

Txerri taldeak zoriontsu dirudi baina bada bat bere buruari galderak egiten dizkiona. Besteak beste irrikatzen du haurrari loak hartzen lagunduko dioten taldea izatea berea, ardiena ordez.

Hastapenetan ardi batekin hitz egiten du, eta ezezko erantzuna jasota, txerri taldea batu eta ardien lana ordezkatzen ahaleginduko da, trikimailu ezberdinak erabiliz (ardien artilearekin mozorrotzea, ardiak zerritzea, ardiak eurak lokartzea... baina ondorioztatzen rolak aldatzea ez dela kanpotik dirudien bezain erraza eta polita.

Azkenik, benetako zerri bezala jokatu eta zoriontsu izaten jarraitzea erabakitzen dute.

Guridiren ilustrazioek “Artaldea” liburua gogora ekartzen dute; estiloz oso bertsuak dira eta testuari ezinbesteko ekarpena egiten die.

Irudietako animalien zein Juanitoren aurpegi eta gorputz irudiek agerian uzten dituzte pertsonaien sentimendu eta emozioak.

Irudiak ezinbestekoak dira, istorioaren kontaketaren parte bihurtuz.


Txerri-taldea