Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Totototo

Idazlea: Ane Labaka Mayoz

Ilustratzailea: Mariņe Arbeo Astigarraga

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2021

Orri kopurua: 36

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek totelka egiten duten umeei arazoa gainditzeko irtenbidea proposatzen die, tonu hezitzailean.

Koldo eta Laia lagunak dira eta maite dute elkarrekin arratsaldeak parkean pasatzea zomorroekin jolasean. Koldok totelka hitz egiten du, eta horregatik ez ditu kilkerrak eta kakalardoak gogoko, haien izenak mihi-puntan trabatzen zaizkiolako. Laiak aitona Mateoren trikimailua erakusten dio: hitzei musika jartzea. Beraz, bi lagunek zomorroentzako hainbat kopla asmatzen dituzte.

Tenperaz eta collage teknikaz egindako ilustrazioek xehetasunetan galtzeko aukera ematen diote irakurleari, eta jolasa proposatzen diote: bukaeran azalduko den tximeletak orriz-orri bere bila abiatu eta irudien bidezko berrirakurketa egin dezan. Jolas horretan irakurlea irits daiteke deskubritzera babes orrietan ageri diren bihotz formak tximeletaren hegoak direla.


Totototo