Izenburua: Tomas txantxazalea
Idazlea: Jorge Rico Ródenas
Ilustratzailea: Anna Laura Cantone
Itzultzailea: Xabier Olaso
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2024
Bilduma: Amets egiteko liburuak.
Orri kopurua: 30
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Umorea ardatz duen errimatutako albuma da. Tomas oso txantxazalea da, eta norbait etxera bisitan datorrenean, mozorrotu eta sustoa ematea gustatzen zaio. Horrela iritsi dira Frantzian bizi den amaren laguna, izeba Roberta, Xabier lagun bihurria, albaitaria, ingeles irakaslea eta beheko auzokidea bere bi seme kaskagorriekin. Tomasek etxean dituen elementu ezberdinak erabiltzen ditu mozorroak egiteko: kartoizko kaxak, artilea, plastikoa, bufanda zahar bat… eta horrela hartzen du lehoi, elefante, erle,... itxura. Azkenerako, bisitan joan zaizkionak Tomasekin gogaituta, beraiek ere gauza bera egitea pentsatu dute, eta horrela, zazpi buruko dragoi mozorrotu eta sustoa eman diote. Hainbesterainokoa izan da Tomasek hartu duen sustoa, ezen ordutik aurrera ez baitu berriro txantxarik egin.
Kolore beroak gailentzen dira ilustrazioetan, eta ilustratzailearen zeinu diren, eta karikatura estilorantz jotzen duten, animalia eta pertsona borobil begi handiak dira nagusi. Collagea ere erabili du irudien marko gixa edota hainbat elementu nabarmentzeko.