Izenburua: Tipula mainontzia
Ilustratzailea: Sebastiā Serra Bonilla
Itzultzailea: Itziar Arrizabalaga eta Edurne Lazkano
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2025
Bilduma: Frutak eta barazkiak; 3
Orri kopurua: 24
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album liburua da eta emozioen gaia lantzen du. Tipula negarti bat da liburuko protagonista eta eguneroko hainbat egoera ezberdinei egin beharko die aurre.
Tipulak, negar egiteko joera du, edozein egoerak barnetik hunkitzen du eta, arrazoi ezberdinak direla medio, negar malkotan hasten da (eskolara berandu doalako, ipuinak hunkitu duelako, etab.). Ondorioz, andereņoa tipulatxoa lasaitzen ahalegintzen da eta ikaskideei egoera horiei nola aurre egin azaltzen die. Izan ere, ikaskide batzuek berari muzin edo barre egiteko ohitura hartu dute, beti negarrez ari delako.
Ilustrazioei dagokionez, gainazalaren zati handiena hartzen dute, testua hobekiago barneratzen laguntzen dute eta kolore biziak erabiltzen dituzte.