Izenburua: Tarta goxoa
Idazlea: Christian Voltz
Ilustratzailea: Christian Voltz
Itzultzailea: Xabier Olarra
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2020
Orri kopurua: 40
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratua da, tarta egiteko osagaiekin jolastuaz janariaren gaineko hausnarketa proposatzen duena. Tonua jostagarria eta hezitzailea da, umoretsua ere bai.
Anatole jaunak Zuriñe andereñoa gonbidatu du askaltzera, eta tarta prestatu nahi dio, Amandre zapoaren errezeta jarraituz. Baina, hainbat adiskide agertuko zaizkio sukaldean, eta bakoitzak haien amonaren ohiturak aintzat hartuta, osagaiak iradokiko dizkiote: pata-ta, azenarioa, erremolatxa,… Zuriñe andereñoa datorrenean, eta kazuelan dagoen jakia ikustean, harrituta geratuko da.
Ilustrazioak bereziak dira, collage eran egindakoa, askotariko materiala erabilita: egurra, larrua, botoiak, latorria, alanbrea, burdina, oihala, hezurra, aluminio-papera…