Izenburua: Tapakia
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga Otamendi
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2025
Orri kopurua: 28
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Animalien album ilustratua da, tamaina txikikoa, orri bikoitza oinarri duena. Kultur aniztasuna eta desberdinarekiko errespetua bezalako gai sozialak jorratzen ditu tonu naif alaian.
Saguen herri bat aurkezten da, egunerokotasunean. Protagonista aurreiritziz betetako agure edadetua dela dirudi hasieran, baina ondoren konturatzen gara komunitate oso bat ezagutzen dugula. Auzoko bi sagutxok lorategian eskegita duen tapakia nahi gabe apurtzean, agurea sagutxoen etxera joaten da familiari errieta egiteko. Familiak harrera beroa egin, eta sagu nagusiak itxaron bitartean, ama dirudiena tapakia konpontzen hasten da. Auzoko beste familiak ere banan banan iristen dira.
Ilustrazioak bi orrialdeak hartzen dituzten irudiak dira, gouache teknikarekin margotuak.
Komiki tirak bezala antolatuta daude.
Hitzik gabeko albuma izanik ilustrazioek narrazioaren pisu guztia hartzen dute, babes-orrietatik hasita. Nabarmentzen da espazioaren erabilera, perspektiba desberdinak erabili baitira: herriaren plano orokorra, zooma saguen etxera, ate eta leiho bidez kalea eta hortik datorrena ikusi ahal izatea…