Izenburua: Sugeak txoriari begiratzen dionean
Idazlea: Bernardo Atxaga
Ilustratzailea: Malen Amenabar
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2024
Bilduma: Perzebal, 46
Orri kopurua: 56
Adina: 14tik gora
Laburpena:
Bernardo Atxagaren “Sugeak txoriari begiratzen dionean” fikziozko eleberriaren berrargitalpena. Oso liburu motza da, baina irakurri eta ondo ulertzeko denbora eskatzen duena.
Orrialde bateko sei ilustrazio ageri dira liburuan. Hauek ez dira beharrezkoak eleberriak dioena ulertu eta jarraitu ahal izateko, baina oso baliagarriak dira protagonistaren sentimenduak ulertzeko eta hauetan sakontzeko. Irudiek kolore apalak erabiltzen dituzte, marroi gamakoak batez ere, eta sentimendu nostalgikoa ageri dute, idazleak bere haur garaiko zerbait kontatu nahi izan baligu bezala.
Eleberria fikziozkoa da, fantasia puntu batekin, baina gure munduan oinarrituta.
Irakurtzen bukatu eta zalantzan uzten du idazleak irakurlea. Zer gertatu da aitonarekin? Hil egin da? Hil bada, non dago bere gorpua? Terranovara joango zela esaten zuenean, heriotzaz ari zen? Eta, hala bazen, nola zekien hiltzear zegoela? Bere buruaz beste egin du? Zergatik da gai animaliekin hitz egiteko? Noiztik? Nola? Galdera guzti hauek erantzunik gabe gelditzen dira eta irakurleak bilatu beharko ditu bere baitan erantzunak.