Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Sua gustuko ez zuen herensugea

Idazlea: Gemma Merino

Ilustratzailea: Gemma Merino

Itzultzailea: Fernando Rey Escalera

Argitaletxea: Picarona

Urtea: 2021

Orri kopurua: 40

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Dibertsitatea eta bestearen onarpena tratatzen dituen album ilustratua da.

Bazen behin sua gustatzen ez zitzaion herensuge txiki bat. Gogor saiatuta ere, ahotik surik botatzerik ez zuena, eta gogoz hegan egingo zukeen arren, herensuge hegalak sortu ez zitzaizkiona. Baina, beste herensugeak ez bezala, uretan ongi sentitzen zena. Zergatik ote? Bada, krokodiloa zelako…herensuge aitaren alaba krokodilo zoragarria.

Ilustrazioek testuak dioena esateaz gain, bestelako tramatxoak ere eskaintzen dituzte, eta umore puntua eransten diote kontakizunari. Babesorrietan kontatzen da krokodrilo txikia nola iritsi den herensugeen familiara, eta autorearen Ura gustuko ez zuen krokodriloa albumarekin lotura egiten du.


Sua gustuko ez zuen herensugea