Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Sirena baten egunerokoa

Ilustratzailea: Chris Riddell

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2025

Orri kopurua: 232

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Bi genero batzen dituen proposamena da liburu irudidun hau. Batetik eguneroko bat dugu -izenburuan esaten duen bezala-, eta bestetik istorio bat dugu, konflikto bat. Liburuaren hasieran sirenak egunerokoan jasotzen dituen apunte eta marrazkien (katalogo formatuan) bilduma etortzen da, segidan istorioa kontatzen da: Kanpotik etorritako bi izakik pribatizatu egin nahi dute sirena bizi den ingurua, negozioa egiteko. Sirena konturatzen da duen bizimodu lasaia neurrigabe aztoratuko dutela eta ingurukoekin bat egitea erabakitzen du, egoerari aurre egiteko.

Liburuaren azala kontrastezko kolore bizikoa da, orrien ertzak ere hori deigarriz tindatuak daudelarik, izenburuko hizkiak urre kolorezkoak. Barruko marrazkiak txuri beltzekoak dira, trazuan oinarrituak erabat, eta hitzekin kontatzen zaiguna osatzeko erabiltzen dira.


Sirena baten egunerokoa