Izenburua: Sherlock Shator gaztea saguzarren kobazuloan
Idazlea: Lola Núñez eta Rocío Antón
Ilustratzailea: Lucía Serrano
Itzultzailea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2024
Bilduma: Paper Txoriak, Sail laranja, Sherlock Shator gaztea, 5.
Orri kopurua: 30
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Narrazio liburu honek, Sherlock Shator gazteak eta bere lagunek bizi duten abentura kontatzen du.
Sherlock Shator gaztea bere lagunekin, Kattalin katagorria, Tristan trikua eta Unax untxiarekin elkartu, eta ezkutaketan jolastea erabaki dute. Unax untxia kobazulo ilun eta arriskutsuan ezkutatu da, eta ezustean ezagutu duten Kasimiro saguzarraren laguntza beharko dute berau topatzeko.
Liburua letra larriz idatzita dago, eta ilustrazioek garrantzi berezia badute ere, betetzen duten espazioagatik, istorioa testua irakurriz bakarrik ulertu daiteke. Hala ere, ilustrazioek testuak kontatzen duena argitu eta indartzen dute.
Liburuak bukaeran saguzarrei buruzko informazio orokorra ematen du, bere ezaugarri batzuk azalduz.