Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Semena mundiala da

Idazlea: Anna Salvia

Ilustratzailea: Cristina Torrón

Itzultzailea: Aiora Jaka Irizar

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2024

Orri kopurua: 176

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Nerabeen sexu-heziketarako jakintza-liburua da, eta, testuan narratzailea den espermatozoide batek bigarren pertsonan hitz egiten die gazteei.

Hamaika ataletan banatzen da liburua eta haietan azalpen anatomiko eta zientifikoak emateaz haratago, autoreak uste okerrak deseraikitzen ditu eta sexualitatea konfiantzaren, segurtasunaren eta errespetuaren eskutik bizitzeko azalpenak eta erremintak eskaintzen dizkie gazteei, gorputzaren aldaketak dakartzan emozio uholdeari erreferentzia eginez eta lasaitasun mezuak igorriz.

Liburuak diseinu grafiko zaindua du, testua eta irudiak konbinatzen ditu, infografia ugari azaltzen dira eta edukien antolaketa garbia da.

Azken atalean norberaren nerabezaroaren eguneroko txikia egitea proposatzen da, helburua nork bere burua hobeto ezagutu eta sexualitatea plazerez eta arduraz bizitzea baita. Halaber, liburuak familia eta lagun artean gaia hauen guztien inguruan hitz egiteko erreminta izateko xedea du.


Prentsako aipamenak:

 


Semena mundiala da