Izenburua: Sanson detektibea uhartez uharte
Idazlea: Katerina Gorelik
Ilustratzailea: Katerina Gorelik
Itzultzailea: Imanol Salegi (Bakun SL)
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2024
Orri kopurua: 40
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album formatuan aurkeztua, jolas-liburu honek Sanson detektibearen atseden egun berezia kontatzen du, bilaketa-jolas baten bidez. Arrantzara joanda ere, bezeroen enkarguak burutik kendu ezinik dabil Sanson, eta hala, irakurleari laguntza eskatzen dio gauzak aurkitzen jarraitzeko.
Liburuak hamar uharteko bidaia proposatzen du; orrialde bikoitz bakoitzean sei objektu edo pertsonaia bilatu beharko dira, hasierako zerrendari eta bidean agertzen diren enkarguei erreparatuta. Azkenik, bidaian zehar aurkitutako guztia irudikatzen da hasierako eszenan berriro, eta horren ondotik, atzera begiratzeko gonbidapena jasotzen du irakurleak, objektu gehiago aurkitzeko aukera emanez.
Erantzunak liburuaren amaieran daude, eta bukaerako ustekabeko eszenak bilaketa berriei irekia uzten dio atea. Detailez betetako ilustrazio koloretsuek orrialde bikoitzak betetzen dituzte osorik, testua bigarren planoan utzita. Liburu dinamiko eta interaktiboa ikusle txikienen arreta mantentzea lortu nahi duena etengabeko joko proposamenari esker.