Izenburua: Saguaren oporrak kostaldean
Idazlea: William SnowIlustratzailea: Alice Melvin
Itzultzailea: Bakun
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2025
Orri kopurua: 34
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honetan ibilbide-ipuin bat kontatzen zaigu, sagu protagonistaren bidez. Ez da ipuin tradizionala; aitzitik, egunerokotasunaren gozamena eta naturarekiko interesa pizteko sortua dela dirudi. Kontakizunean ez dago gatazkarik, ezta eraldaketa sakonik ere; aitzitik, bizitzaren erritmo lasaia eta goxoa transmititzen ditu.
Liburuak eguneroko bizipenak kontatzen ditu itsasertz bateko bide batean barrena. Eguneroko bizipenak eta naturaren behatzea jorratzen ditu. Saguak kostaldean oporrak igarotzen ditu, eta jarduera arruntak egiten ditu: hondartzan jolastu, izozkiak jan, mareen putzuetan altxorrak bilatu, itsas txoriei begiratu... Haur txikientzat aberasgarriak izan daitezkeen nozioak lantzen dira: espazioa, objektuak, koloreak, forma sinpleak, eta naturako elementuak.
Irudiak ezinbestekoak dira istorioa ulertzeko eta eraikitzeko. Irudiek testuak esaten ez duena erakusten dute. Orrialde-hegalak eta tolesdurak dituzte. Koloretako arkatzez eginda dirudite. Tamaina handikoa da, 31x25 cm.
Azken orrialdeetan kostaldeko habitata eta ekosistemari buruzko informazio didaktikoa eskaintzen da, bertan aurkitzen diren gauza harrigarriei buruzko azalpenak emanez. Dena dela, beste adin bateko irakurleentzat eginak dirudite, bitartekaria, akaso.
Testua egileak Saltburneko Wardie badiako eta Burntislandeko itsaso, hondar eta zeruei gorazarre egiten die.