Izenburua: Sagu bildumagilea
Ilustratzailea: Leire Salaberria Urdanpilleta
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2025
Orri kopurua: 44
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Sagu bildumazalea protagonista duen album ilustratua, bilatu eta aurkitu liburu bezala ere funtziona dezakeena: sagua eta katua topatu behar dira orrialde batzuetan, bi antagonisten arteko harremanean oinarrituz.
Istorioak kontatzea maite duen emakume baten etxean bizi den sagua dugu protagonista. Egun batean kanika zahar bat topatzean sagua konturatzen da objektu galduen bilduma egitea duela gustuko. Denborarekin Margaritaren etxea objektuz betetzen du eta emakumeak beldurtuta ihes egiten du. Damututa saguak bere gauzak hartu eta saguentzako museo bat antolatzen du bere istorioak kontatzeko.
Ilustrazioak testuak esandakoa irudikatzen du oro har, detaile asko eskainiz baina istorioa aldatzen duen informaziorik gabe. Akuarelazko ilustrazio goxoak dira, kolore paleta pastela erabiliz. Perspektiba anitz erabiltzen ditu: zoom in, zoom out, lur azpia… Saguak kontatutako istorioak desberdintzeko marko batean sartzen ditu.