Izenburua: Rokanrol barraskiloa
Idazlea: Rafael Ordoñez
Ilustratzailea: José Fragoso
Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun
Argitaletxea: Bookolia
Urtea: 2024
Orri kopurua: 36
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Elvis izeneko barraskilo musikari bat da narrazio honetako protagonista. Munduan zehar bidaiatu ostean, bere jaioterrira itzultzen da, eta han, xomorro guztiak lanpetuta eta triste aurkitzen ditu. Egoera horren aurrean, Elvisek hainbat ekintza proposatuko dizkie, bakoitzarekin jarduera bana eginez. Horren bitartez, xomorro-jendeak lanetik harago bizitzak izan ditzakeen plazerak eta poztasunak deskubrituko ditu, pixkanaka irribarreak berreskuratuz. Azkenik, elkarlanean egindako kontzertu batekin ospatuko dute guztiek bizitzaren alde ludikoa.
Kontakizunak egitura lineala jarraitzen du, atal bakoitzean xomorro batekin elkarreragitea irudikatuz, eta bukaeran mezu moral zehatz batekin osatuz.
Ilustrazioek kolore biziak eta trazua solteak dituzte, akuarelaz eginda daude, eta orrialde osoa hartzen dute. Irudi espresiboek dinamismoa ematen diote kontakizunari, testua irudien barruan txertatuta agertuz eta haiekin elkar osatuz.