Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Rara

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2025

Bilduma: Traola, 15

Orri kopurua: 114

Adina: 16tik gora


Laburpena:

Hogei kontakizun ezberdinez osatutako lana da “Rara”, genero sozialaren barruan koka dezakeguna, ukitu errealista zein kritikoekin ondua. Liburuaren egitura oso zaindua da: amaieran aurkibidea dago, eta guztira hogei ipuin edo kapitulu biltzen ditu, bost atal nagusitan antolatuta. Atal horiek oinarrizko premiak, segurtasuna eta babes‑neurriak, atxikimendua, onespena eta autoerrealizazioa dira, eta antolaketa horrek irakurketa‑ibilbide kontziente eta progresiboa proposatzen du, pertsonaren behar emozional eta sozialetatik abiatuta. Ipuinak laburrak dira, autonomoak baina elkarren artean hari tematiko eta tonalez lotuak, eta horrek bildumari koherentzia sendoa ematen dio.

Normaltasunaren eskemak hausten dituzte liburu honetako protagonistek, araua bera zalantzan jartzeraino. Tonu ironikoa eta umore beltza darabilzki idazleak egoerak deskribatzeko. Bost azpitaldetan banatuta daude istorioak, gaika, eta ipuin bakoitzak bere izenburu propioa du. Honela, kapituluz kapitulu, jendarte honetan eta egoera ezberdinetan arraro sentitzeari buruz hitz egiten du Irati Bediagak. Lehenengo pertsonan narratzen dira istorio guztiak, gehientsuenak iraganean kokatuta. Halere, badira orainaldian kokatzen diren pasarteak ere. Liburuaren azalean neska gazte bat agertzen da, pentsakor. Argi gorria islatzen zaio aurpegian. Gaztea arrotz sentitzen dela iradoki dezake argazkiak.


Rara