Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Putzua

Idazlea: Goiatz Labandibar

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2024

Bilduma: Pertzebal

Orri kopurua: 107

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Putzua, hilekoaren gaia jorratzen duen 21 kapituluko eleberri errealista da. Kapitulu bakoitzak izenburua du, gehienetan hitz bakarrekoa.

Narratzaile orojakile batek, protagonistari hilekoaren etorrerak sortzen dizkion sentimendu eta sentsazioak azalduko dizkigu. Goizetik iluntzerako tarte batean gertatzen da kontakizuna eta denbora horretan, gaiaren inguruko bizipenen bilakaera bat ematen da protagonistarengan. Idazleak, protagonistak zenbait pertsonaiekin (ahizpa, ama eta amona) dituen elkarrizketa batzuk, hilekoaren inguruko informazioa txertatzeko erabiltzen ditu; hamalaugarren kapitulutik hamazazpigarrenera bereziki. Honekin batera, liburuak hilekoaren inguruko ikuspegi positibo bat transmititzeko helburua duela nabari da.

Eleberri honen gai nagusia hilekoa bada ere, nerabezaroan garrantzitsuak diren beste gai batzuk ere azaltzen zaizkigu, hala nola, laguntasuna, gatazkak eta familia harremanak.

Lehen eta azken kapituluak oso antzekoak dira forman zein aukeratutako hitzetan, hasiera eta bukaera lotuz eta eleberrian zehar protagonistak egindako bilakaera azpimarran jarriz.


Prentsako aipamenak:

 


Putzua