Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Puka, Ananse armiarma eta bi erraldoi

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2024

Orri kopurua: 64

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Txakur baten ikuspegitik kontatutako ipuin honek Hendaiako kostaldean bizi den abentura bat du ardatz, umore tonuan idatzia. Puka artzain-txakurra da narratzailea, eta ume lagun-talde batekin bizitako gorabeherak kontatzen ditu. Herriko ospakizun batek sortutako zalapartak Puka izutu eta ihes eginarazten dio, Ananse izeneko armiarma hiztuna atzetik duela. Haurrek ez dakite zergatik ihes egin duen txakurrak, baina haren bila abiatzen dira, nahasmenduen eta ustekabeen artean.

Kontakizunak elementu errealak eta fantastikoak uztartzen ditu, eta amaieran Hendaiako leku zehatz batera garamatza: Dunbarrietan bukatzen da istorioa, non bufada handiak botatzen dituzten harkaitz erraldoiek euren mitoa baduten. Liburuak, beraz, irakurlearen jakin-mina pizteaz gain, leku horiek bisitatzeko gogoa sor dezake.

Jokin Mitxelenaren ilustrazioek ipuinari berezko giro bizi eta xelebrea eransten diote, lerro sendo eta irregularrez eta kolore biziak erabiliz egindako marrazkiekin.


Prentsako aipamenak:

 


Puka, Ananse armiarma eta bi erraldoi