Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Planeta berria

Idazlea: Jorge Llangil

Ilustratzailea: Jorge Llangil

Itzultzailea: Xabier Olaso

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2024

Bilduma: Zirimiri, 5

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan familia baten bidaia fantastikoa kontatzen da, ingurumenaren zaintza eta kontzientzia ekologikoa ardatz dituen istorio baten bidez. Lur planetako kutsaduraren ondorioz, protagonistaren familiak beste planeta batera bizitzera joatea erabakitzen du, osasuna babesteko asmoz. Bidean, planeta zaintzeko izakiz betetako poto batzuk jasotzen dituzte, eta hauek planeta berrian landatzean landare, animalia eta dinogarbisauro izeneko izaki bereziak sortzen dira. Dinogarbisauro hauek hodeiak jaten dituzte, baina gero eta handiago bilakatzen dira, eta sortzen duten uhin handiaren eraginez, inguruko planetetako surflari turistak datoz. Haien garraiobideek sortutako kutsadurak dinogarbisauroak dinozikinsauro bihurtzen ditu, baina ama medikuak sendatu egiten ditu. Amaierako zatian, izaki hauek protagonistarekin eta bere neba-arrebekin batera eskolara doaz eta planeta zaintzen jarraitzen dute.

Testuak errimak eta esamolde errepikakorrak darabiltza. Ilustrazio digitalek orrialde osoa betetzen dute, kolore biziak nagusi direlarik. Irudiak testuaren osagarri dira eta narrazioaren elementu nagusiak irudikatzen dituzte.


Prentsako aipamenak:

 


Planeta berria