Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Piripuinak: ipuinak eta mendiko ibilbideak

Idazlea: María Lombillo Sáinz

Ilustratzailea: Rakel García

Itzultzailea: Argiñe Areitio, Hector Ortega

Argitaletxea: Sua

Urtea: 2024

Orri kopurua: 168

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuinez lagundutako natur ibilbideen gida berezia da hau, Mendebaldeko eta Erdialdeko Pirinioetan barrena 33 ibilbide proposatzen dituena. Liburua bost ataletan banatuta dago, eta atal bakoitza ipuin batek abiatzen du. Ipuin horien protagonistak Pirinioetan bizi diren edo bizi izan diren animalia-espezieak dira: Camille hartz arrea, Linzo sarrioa, Pyrene eta baso-igela, Tozalgo sugandila eta Carlota marmota. Ipuinaren ondoren, animalia bakoitzaren fitxa agertzen da, datu esanguratsuekin, eta jarraian bailara bakoitzeko ibilbideak deskribatzen dira.

Ibilbide bakoitzak datu teknikoen koadroa, deskribapena, mapa, track digitala eta bideo labur bat eskaintzen ditu. Testua informazio praktikoarekin eta ingurunearekin lotutako kondaira eta bitxikeriekin aberastuta dago. Hitz gako batzuk kolore ezberdinez azpimarratuta daude, eta horien azalpen zehatzagoa ere eskaintzen da.

Diseinua zaindua eta bisuala da. Ilustrazio digital koloretsuak collage estiloan agertzen dira: ipuinetan orrialde bikoitzetan, animalia-fitxetan fondo zuriaren gainean eta ibilbideen atalean apaingarri gisa. Edukia antolatzeko modua erraza eta ulerterraza da, irakurlearen adin edo ezagutza-maila kontuan hartuta.


Prentsako aipamenak:

 


Piripuinak: ipuinak eta mendiko ibilbideak