Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Pinkerton detektibea eta Karagan aztia

Ilustratzailea: Enrique Morente

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2025

Bilduma: Matxinsalto, 65

Orri kopurua: 96

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Fantasia, misterio eta umorezko narrazio honek suspensea bera baino, tonu alaia islatzen du eta bertan hiru pertsonaia nagusitzen dira: Karagan aztia, Walter jauna eta Julitxu Pinkerton detektibea. Istorioko protagonista Pinkerton detektibea da, eta antagonista aztia.

Karagan aztiak mila urte beteko ditu aurki. Inor ez omen da mila urte baino gehiago bizitzen, eta aztiak hori lortu nahi du, mundua bere erara gobernatu ahal izateko. Helburua lortzeko asmoz, sekulako eta betiko bizitzeko edabe magikoaren errezetaren liburuaren bila abiatzen da.

Bi orrialdeko kapituluak dira gehienak, guztira hogei kapitulu.

Liburuak ilustrazio gutxi ditu. Kolore biziz eta marra finez eginak dira. Irudi beldurgarriak kolore bizi eta adierazgarriz eginak daude. Baita Pinkerton detektibea ere.


Pinkerton detektibea eta Karagan aztia