Izenburua: Pinguinoaren fraka (eta animalien beste ipuin batzuk)
Idazlea: Carlos López
Ilustratzailea: Christian Inaraja
Itzultzailea: Xabier Olaso
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2024
Bilduma: Paper Txoriak-Sail Gorria, 26
Orri kopurua: 88
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Ipuin laburrez osaturiko animalien bilduma bat da. Irakaspenezko tonu umoretsuan 40 animalia aurkezten zaizkigu. Fikziozko kontakizun labur hauetan, animalia bakoitzaren ezaugarri bitxiak nondik etor daitezkeen deskubrituko dugu: Nola lortu zuen bere argia ipurtargiak? Zergatik ditu zebrak marrak? Zein da arrain hegalariak hegan egitearen arrazoia? Zein momentutan hasi zen txakurra hezurrak lurperatzen?Zein da satorra egun guztian lurpean ematearen arrazoia? Zein da elefanteek tronpa luzea izatearen arrazoia? Nondik datorkio antzara indiarrari bere kolore grisa?
Ipuin labur bakoitzak ilustrazio bana du. Kolore masez osaturiko animaliak dira, fondo zuriaren gainean marrazturikoak eta orrialde osoa hartzen dutenak tartekatzen dira. Egiantzeko irudiak dira, arkatzez eginak eta kolore biziz beteak, haur baten marrazketa estiloa imitatuz. Irudirik gabe liburua irakur daiteke, baina umorez zipriztinduriko kontakizunetako xehetasun gehiago topatuko ditugu bertan.