Izenburua: Otsorik gabeko basoa
Idazlea: Goiatz LabandibarIlustratzailea: Mariñe Arbeo
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2025
Bilduma: Mila gau, 18
Orri kopurua: 32
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Narrazio liburu honetan gai nagusiak adiskidetasuna eta ezezaguna denari beldurra dira.
Laida irudimen handiko haurra da, “Electra” egurrezko hegazkinarekin, eta honen pilotu Amelia bere lagunarekin, munduan zehar bidaiatzen du. Gau batean, ordura arte beldur handia izan dion otsoa bere gelan agertzen da negarrez...
Narratzailea hirugarren pertsonan egonagatik, haurraren begiradatik girotzen da istorioa. Esaldi motzekin tonu goxoa du kontakizunak.
Ilustrazioek testuak dioena kontatzen dute, eta gutxi izanagatik (hiru zehazki), kontakizuna edertzearen funtzioa betetzen dute.
Liburuaren edizioa aipatzekoa da, azal gogorra, kontrazalak horiak eta testura bereziekin, orrien testura, letra tipoa, orrien egiturak liburua eskuartean izateko eta ukitzeko gogoa ematen du.