Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Otsoko eta animaliak; Otsoko eta jostailuak

Ilustratzailea: Emiri Hayashi

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2025

Orri kopurua: 8 orrialdeko 2 liburuki

Adina: 0tik gora


Laburpena:

Tamaina txikiko eta plastikozko bi liburuz osaturiko zorro bat da. Bertan, haur txikitxoenak entretenitzeko helburua duten bi liburu objektu daude. Haurren  gertuko izan daitezkeen irudiek  (jostailuak eta animaliak) osatzen dituzte liburuak. Elementuak identifikatu eta izendatzeko aukera ematen dute.

Otsoko eta animaliak liburuan fondo urdinean Otsoko txitatxo batzuen atzetik doa eta orrialdez-orrialde fondo laranja eta urdina tartekatuz kolore masa biziz osaturiko baserriko animaliak topatuko ditugu. Liburua estutzean txilibitu bat entzuten da.

Otsoko eta jostailuak liburuan laranja koloreko fondoan Otsoko baloi batekin agertzen da. Orrialdez-orrialde, kolore fuksia eta laranja tartekatuz, ertz biribilduak dituzten kolore masa biziz osaturiko jostailuak ikusiko ditugu. Liburua astintzean txintxirrina entzuten da.


Otsoko eta animaliak; Otsoko eta jostailuak