Izenburua: Otsoko eta animaliak; Otsoko eta jostailuak
Ilustratzailea: Emiri Hayashi
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2025
Orri kopurua: 8 orrialdeko 2 liburuki
Adina: 0tik gora
Laburpena:
Tamaina txikiko eta plastikozko bi liburuz osaturiko zorro bat da. Bertan, haur txikitxoenak entretenitzeko helburua duten bi liburu objektu daude. Haurren gertuko izan daitezkeen irudiek (jostailuak eta animaliak) osatzen dituzte liburuak. Elementuak identifikatu eta izendatzeko aukera ematen dute.
Otsoko eta animaliak liburuan fondo urdinean Otsoko txitatxo batzuen atzetik doa eta orrialdez-orrialde fondo laranja eta urdina tartekatuz kolore masa biziz osaturiko baserriko animaliak topatuko ditugu. Liburua estutzean txilibitu bat entzuten da.
Otsoko eta jostailuak liburuan laranja koloreko fondoan Otsoko baloi batekin agertzen da. Orrialdez-orrialde, kolore fuksia eta laranja tartekatuz, ertz biribilduak dituzten kolore masa biziz osaturiko jostailuak ikusiko ditugu. Liburua astintzean txintxirrina entzuten da.