Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ospa, txerritxoak!

Idazlea: Rosalinde Bonnet

Ilustratzailea: Rosalinde Bonnet

Itzultzailea: Itziar Arrizabalaga eta Edurne Lazkano (Aztiri)

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2025

Orri kopurua: 36

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan Otsoaren eta Hiru Txerritxoen bertsio bat narratzen da, tonu umoretsuan. Gaia bizikidetza da. Aldi berean haurtzaro eroaren eta heldutasun formalaren arteko kontrastea islatuta egon daiteke.

Istorioaren hasieran, otsoa bakarrik bizi da etxe handi batean, lasaitasuna eta ordena maite ditu, baina udazkeneko goiz batean bere eguneroko lasaitasuna hautsiko duten hiru txerritxo xelebre agertzen dira ondoko zelaian. Otsoak hainbat saiakera egiten ditu haiek uxatzeko, baina alferrik; neguko goiz batean ordea, haien faltaz ohartzen da eta, hotzez dardarka topatzean, etxera gonbidatzen ditu. Handik aurrera, elkarrekin bizitzen eta desberdintasunak partekatzen ikasten dute, nahiz eta amaieran, udaberrian, ahate zalapartari batzuk iritsi  istorioa berriz has daitekeela iradokiz.

Formalki egitura errepikakorra erabiltzen da: txerrien xelebrekeriak, otsoaren arbuio testua, txerrikumeak uxatzeko saiakerak eta haien erreakzioak modu antzekoan errepikatzen dira; hitzak ez badira ere beti berdinak, egitura narratiboa berbera delarik. Album ilustratuak, gainera, egitura zirkular irekia proposatzen du: istorioak hasierako egoera berera itzultzen du irakurlea. Esaldi motzak baina zuzenak ditu, irudietan tartekatuta. Lexiko aberatsa, asmatutako hitz jostariak barne. Testuak pertsonaiak ezberdintzen ditu. Alde batetik otsoaren seriotasunerako eta bestaldetik onomatopeiak eta asmatutako hitzak, txerrien bizitasuna nabarmentzeko. 

Ilustrazioak koloretako arkatzez egindakoak dira, suabe eta atseginak. Irudiz oso beteak dira. Testuarekin bat egiten dute, detaile handiak eta askotan dibertigarriak emanez. Eguneroko bizitzako xehetasunek, Txanogorritxuren ipuinari egindako keinuek, pertsonaia identifikagarriek... atsegin-bide gehigarria eskaintzen dute.

 


Prentsako aipamenak:

 


Ospa, txerritxoak!