Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Orkestra zooragarria

Ilustratzailea: Aitziber Raya

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2025

Orri kopurua: 44

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album honetan irudimen handiz klasikoaren ideia eta gaur egungo egunerokotasuna uztartzen dira. Protagonistak, soprano abeslari klasiko baten alabak, bere bizitzako gertaera fantastiko bat kontatzen digu lehen pertsonan.

Hasierako babes orriak irakurlea kokatzen du, partitura modukoa baita. Liburuaren hasieran protagonistak bere eguneroko bizitza kontatzen digu, bere adineko beste haur batzuenaren oso antzekoa, salbu eta bera musika klasikoz inguratuta bizi dela, ama opera abeslaria baita.

Egun batean amaren ahotsak antzokiraino erakartzen du zooko animalia talde bat. Liburuaren bukaeran, aria abeslariaren etxean eta neskatilaren gidaritzapean, orkestra “zoo-ragarria”osatzen dute.

Eranskin moduan, liburuak badu aipatzen diren hiru ariak entzun eta ikusteko aukera, QR bidez.

Ilustrazioak indartsuak dira, pisu narratibo handikoak.


Orkestra zooragarria