Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Orion eta iluntasuna

Idazlea: Emma Yarlett

Ilustratzailea: Emma Yarlett

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2024

Orri kopurua: 40

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Fantasiazko album honetan beldurraren gaiari heltzen zaio, irakaspenezko tonuan.

Protagonista gauza askorekin beldurtzen da, baina, gehien beldurtzen duena ILUNTASUNA da. Hamaika trikimailurekin saiatzen da beldurrari aurre egiten, baina, hala ere ez du lortzen. Gau batean, Iluntasuna bera sartzen da bere gelako leihotik eta elkarrekin leku ilun eta beldurgarriak bisitatuz, protagonista beldurra galduz joango da. Gaueko iluntasunean une dibertigarriak biziko dituzte eta iluntasuna bere ondoan geratuko da, betirako.

Ilustrazioek informazio gehigarria ematen dute, istorioa girotzen dute eta testurik gabe istorioa jarraitu daiteke. Komikietako bineten antzera, ekintzak eta sekuentziak ikus ditzakegu. Orrialde osoa zein bi orrialdeak hartzen dituzte eta detaile handiko irudiak dira. Beldurra irudikatu nahi badute ere forma borobilduak gailentzen dira.


Prentsako aipamenak:

 


Orion eta iluntasuna