Izenburua: Opari ezberdin bat
Idazlea: Marta Azcona
Ilustratzailea: Rosa Osuna
Itzultzailea: Eva Linazasoro
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2022
Orri kopurua: 36
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Tonu umoretsua duen album honek haurren arteko jolas sinbolikoa ekartzen digu gogora, berrerabilitako oihal zati bat aitzakiatzat hartuta. Gauzak baloratzearen eta imajinazioz jokatzearen abantailak azaleratzen ditu.
Martxeloren urtebetetze egunean Tristanek gortinetatik sobratutako oihal zati bat oparitzen dio. Honek nahiagoko zuen ziba bat, baina, arratsaldea aurrera joan ahala oihala oso erabilgarri zaie: eguzkitik babesten dira, bela-ontzi baterako bela gisa erabiltzen dute, haizeaz babesten dira, eta paraxuta moduan erabiltzen dute. Istorioan zehar txakurra dabil inguruan; eta horrez gain, laugarren pertsonaia bat. Azken hau trazu hutsez marraztuta dago. Irakurlearentzat ere oharkabean pasa nahi du eta, ezkutuan, bi protagonisten abenturak jarraitzen ditu. Txakurrak berehala ikusten du eta uxatzen saiatzen da, baina alferrik. Etxera garaiz iristeko bidezidor bat hartzera doazela, izutu egiten dira eta korrika ihes egiten dute. Gauean, lo dauden bitartean, oharkabean pasa nahi izan duen pertsonaiak kanpoan zabaldurik dagoen maindire bati zati bat mozten dio. Oihal zatia eskuetan, korrika urruntzen ikusten dugu.
Ilustrazioak istorioa jarraitzeko beharrezkoak dira eta informazio gehigarria ematen digute. Testurik gabe istorioa jarraitu daiteke.
Orrialde bikoitzeko irudiak dira. Teknika aldetik akuarela tankera dute. Kolore paleta txikia erabili da. Grisa gailentzen da oro har, baina orrialde bakoitzean kolore nagusi bat dago: arrosa, horia, laranja… intentzio zehatzarekin.
Imanol Merceroren kritika Berrian