Izenburua: Ondo lo egin, txikitxo!
Idazlea: Esther van den Berg
Ilustratzailea: Esther van den Berg
Itzultzailea: Amets Santxez Munain
Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2024
Bilduma: Goxo-goxo, 4
Orri kopurua: 20
Adina: 2tik gora
Laburpena:
Lo hartzeko errutina album formatuan aurkezten duen kartoi-liburua da, tamaina txikikoa eta lehen haurtzaroari zuzendua.
Egunaren amaieran, lau animalia eta haur bat nekatuta daude egunean zehar egindako ekintzen ondoren, eta guztiak lo egitera doaz banan-banan. Kontakizunean zehar, narratzaileak irakurlearengana jotzen du zuzenean, animaliei lo hartzen laguntzeko laztanak ematera gonbidatuz. Ilustrazioek testuarekin bat egiten dute eta digitalki sortuak dira; estilo naif eta goxoan aurkeztutako animalia eta pertsonaiak erakusten dituzte.
Animalia bakoitzari bi orrialde bikoitz eskaintzen zaizkio: lehenengoan eguneroko jarduera bat egiten ikus daiteke, eta bigarrenean, lo egitera doala, aurreko eszenaren arrasto xume bat agertzen da. Kolore biziak erabiltzen dira eszena bakoitza identifikatzeko.
Liburuaren egitura errepikakorra eta irudien estetika garbia dira kontakizunaren ezaugarri nagusiak.