Izenburua: Olinpiada sorginduak
Ilustratzailea: Ignacio Hernández
Itzultzailea: Itziar Arrizabalaga eta Edurne Lazkano
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2025
Bilduma: Maindi Maitagarri, 2
Orri kopurua: 112
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Maindi Maitagarriak hagaxka magikoa lortzeko bidean beste proba bat gainditu beharko du, eskolan gizakien artean, eta magiarik erabili gabe, Sindyren desioak bete behar ditu. Eskolan taldekako olinpiadak jokatzekotan dira, eta Sindyren desioa irabaztea da. Maindik magiara jo du bere taldeak (eta Sindyrenak) irabazi dezan, tranpa eginez. Eta olinpiadako probetan beste taldeetako ikaskideei zoritxarreko egoera harrigarriak gertatu zaizkie, eta hala irabazi dituzte olinpiadak, baina Sindy ez dago gustura, berak ez zuen besteen zoritxarragatik irabazi nahi, lehia garbi eta merituz baizik. Maindik hau ulertzen duenean, bere misioan porrot egin duela uste du, baina bere lagun Txisko adarbakarrari esker, eskolako zuzendaritzak olinpiadak berriro egitea erabakitzen du. Oraingoan, magiak emandako abantailarik gabe lehiatuko dira Maindi eta bere taldea. Ordenagailuz sortutako irudi koloretsuak tartekatzen dira.