Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ogroak

Idazlea: Cécile Roumiguière

Ilustratzailea: Étienne Friess

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2024

Bilduma: Izaki miragarrien entziklopedia

Orri kopurua: 64

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Handiak bezain inozoak diren eta ogro izenez ezagutzen ditugun munstroei buruz den-dena jakiteko entzliklopedia ilustratua. Liburu honek ogroen inguruko eduki zabala eskaintzen du, ataletan antolatuta, hasierako aurkibidean argi ikus dezakegun bezala.  Atal bakoitzaren hasieran goiburu batek zehazten du zein gai jorratuko den: ogro gizajaleak, ogro zekenak eta sumingarriak, ogro tentelak, ogro aztiak, ogro garaituak… Atalak istorio batekin hasten dira, eta ondoren, antzeko ezaugarriak dituzten beste ogroak aurkezten dira, munduko kultura eta leku desberdinetako adibideak emanez. Atal bakoitzaren amaieran infografia bat dago, gaiari lotutako hainbat datu biltzen dituena.

Ilustrazioek informazioa osatzen eta ulertzen laguntzen dute eta edukiaren antolaketan eta aurkezpenean funtzio nabarmena betetzen dute.


Prentsako aipamenak:

 


Ogroak